XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Belarri finak ditugu denok eta hura gure ondora inguratzerako denak gara zuloan.

Hori, Hori!, esan zuten denek deihadar batean, atzeko hanken gainean jarriz eta erdi dantza-moduan batera eta bestera jirabiraka.

Oraintxe aurkitu diagu aurkitzekoa., eta beren isats luze biunarekin biboteak igurtzitzen zituzten pozaren pozez.

Lehenengo algara hotsak bukatu zirenean, XO!, deitu zuen berriro arratoi nagusiak.

Eta denak isildu ziren.

Orduan xagu txikiari esan zion arratoi buruzagiak Txo, ederki esan duk.

Orain beste inor baino hobeto heuk egingo duk, bai, eta txintxarria jarri behar diok katuari lepoan.

-Nik?, erantzun zuen orduan xagu txikiak; ez ez, ni ez naiz gauza, hori egiteko.

Eta ni ere ez, eta ni ere ez, eta ni ere ez..., esan zuten besteek ere banan-banan.

Orduan desegin egin zen biltzarrea, eta katua beti ere txintxarririk gabe gelditu zen gaurdaino.